1. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gaztandegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Eskatzailea: Ana Lezaun Alfonso.

Jarduera: gaztandegia.

Tokia: Beasoain-Egillorko Kontzejuko (Ollaran) 1. poligonoko 247. lurzatia.

Ollaranen, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2418633