2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plana. Informazio publikoa
Honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2024ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela "Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plana" izeneko dokumentua.
Iragarki honen bidez, betetzen da informazio publikoaren tramitea, hogeita hamar egun balioduneko epean. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egiten ahalko dituzte bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2418148