1. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Osasun-garraioko basea, osasun-garraioari atxikitako langileak egoteko eta atseden hartzeko eta 20 anbulantzia gordetzeko

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 32/2024/AACC.

Sustatzailea: Transporte Sanitario de Navarra Bidean SL.

Jarduera: osasun-garraioko basearen jarduera ezartzea, osasun-garraioari atxikitako langileak egoteko eta atseden hartzeko eta 20 anbulantzia gordetzeko.

Tokia: Las Labradas industrialdea, Cataluña bidea 25, Aragón bidearen 28.arekiko izkina (11.9 lurzatia) (38. poligonoa, 425. lurzatia, 2. azpieremua).

Tuteran, 2024ko abenduaren 18an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2418485