1. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera lizentzia ematea honako jarduera honetarako: lokal bat eraberritu eta handitzea taberna ezartzeko

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko abenduaren 4an:

REV 04-ENE-24 (27/EV).

«Ikusi da LIO/2024/670 espedientea, Construcciones Balmi 21 SLk sustatua, Velaz Iso Antonio-Velaz Iso Miguel ordezkatuz. Bertan, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzen dira, lokal bat eraberritzeko eta handitzeko, taberna jarduera ezartzeko (Ekoiengo Monasterioaren kalea, 4), eta udal-txosten teknikoak ikusi ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste deklarazio edo lizentzia bat beharko da.

Erregistro dataren eranskina: 2024-06-19 eranskina aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen duten puntuetan.

Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, jarraikiz Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kideak edo kideek 2024ko martxoaren 6an sinatutako jarduera sailkaturako proiektuari, eranskinari eta suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiari.

Tabernan gehienez 43 lagun sar daitezke.

Sute-sektoreetan banatzeko elementuek eta lokalaren egiturazko elementuek suarekiko EI 180 eta R 180 erresistentzia izanen dute, hurrenez hurren; sabaietan, berriz, erresistentzia REI 180 izanen da >15 m-ko ebakuazio-altuera duen eraikinetan, jarraikiz SI-1 eta SI 6 arauei.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Hautsezko itzalgailuek izanen dute 21Ako eraginkortasun minimoa, eta koadro elektrikoaren ondoan jarriko da CO2-ko itzalgailu bat, 34B eraginkortasunekoa.

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoak seinaleztatuko dira DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren artikuluetan ezarritako mailak, bai eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak ere: Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legea eta hura garatzen duten dekretuak (1513/2005 ED eta 1367/2007 ED, 19-10).

Handitutako eremuan jarriko den harraska berria (08. harraska) soilik erabiliko da ontziak eta tresnak. Beste biak, berriz, elikagaiak garbitzeko eta langileen eskuak garbitzeko erabiliko dira; beraz, ez da beharrezkoa eskuzkoa ez den eragingailu-txorrotarik (pedalarekin).

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 4 hilabeteko epean. Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Neurri egokiak hartuko dira, bermatzeko langileen, eraikineko erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, jarraikiz indarrean dagoen legeriak horretarako xedatzen duenari.

Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatu behar dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "Obrak, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia Armada etorbideko 2ko (5. solairua) gure bulegoetan duzu eskura edo https://www.pamplona.es/eu webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.»

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2418134