1. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, kultura, hezkuntza, gizarte eta aisialdiko jarduerak sustatzeko dirulaguntzena. Laburpena. 2024

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 803540.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/803540).

Orkoiengo Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea deialdi publiko bat, kultur arloko jarduerak egin daitezen 2024an.

Lehena: Onuradunak:

2024an zehar Orkoienen jarduerak garatzen dituzten elkarte soziokulturalak eta entitateak.

Bigarrena: Xedea eta helburua:

Pizgarriak ezartzea gizarte arloko elkarte eta taldeek parte har dezaten kulturaren, artearen, hezkuntzaren, aisialdiaren eta gizartearen arloetako jardueren sustapenean, Orkoiengo Udalak onura eta interes sozialekotzat jotzen baditu.

Hirugarrena: Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Orkoiengo Udalaren web-orrian.

www.orkoien.com.

Laugarrena: Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 3.000,00 euro izanen da.

Bosgarrena: Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Orkoienen, 2024ko abenduaren 17an.–Alejandro López Orejuela, alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2418406