2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera. Aterpetxea eta jatetxea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Leitzako Udala
Jarduera: aterpetxea eta jatetxea.
Tokia: 2. poligonoko 147. lursaila. Leitza
Leitzan, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2418496