2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erlijio-zentro soziokulturala
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Eskatzailea: Cintruenigoko Komunitate Islamikoa.
Jarduera: jarduera sailkaturako espedientea, erlijio-zentro soziokulturala jartzeko.
Tokia: Merindades etorbidea 52 B.
Cintruenigon, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2418321