1. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Eskatzailea: Hicham el Goual.

Jarduera: jarduera sailkaturako espedientea, ibilgailuak konpontzeko lantegia jartzeko.

Tokia: industrialdeko D kalea, 17. lurzatia.

Cintruenigon, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2418307