2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Metalezko egiturak fabrikatzeko nabea
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1.b artikulua betez (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Sustatzailea: Estructuras Metálicas Cenasa SL.
Jarduera: metalezko egiturak fabrikatzeko industria-nabea.
Tokia: 4. poligonoko 92. lurzatia, Caparroson.
3. eranskineko 2 taldea.
Caparroson, 2024ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2418220