1. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez erabaki zuen aldaketak egitea udal ordenantza fiskaleko zenbait artikulutan, horiei dagozkien tarifei eta zerga-tasei buruzkoak, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko (erabaki hori 2024ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ekoan).

Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute, 2024ko ekitaldiko tarifa berekin.

Jendaurreko aldia igaro denez eta alegaziorik aurkeztu ez denez, bat etorrita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin, udal ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onesten da eta, ondorio juridikoak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da inguruabar hori.

Mutiloan, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

ARANGURENGO UDALAREN ZERGA-TASAK

1.–Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,234 izanen da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, katastroko balioaren gainean.

4.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren zerga-tasak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

Karga-tasak: %20.

ARANGURENGO UDALAREN TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak eta lanpostuak betetzeko deialdietarako tasak

8.–Udaltzainen txostenak egiteagatik: 20,00 euro.

9.–Bertze txosten batzuk egiteagatik edo kontsultei erantzuteagatik, erantzunean txosten teknikoa ematen bada: 20,00 euro.

Txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik gorako denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio:

–Ordu erdi edo horren denbora zati bakoitzeko: 12 euro.

Telebanaketaren, Interneten eta telekomunikazioen tasak

5. artikulua. Honako kuota hauek ezartzen dira:

a) Udalaren Internet zerbitzuan alta emateagatik, zuntz optikoaren zerbitzuan, 257 euroko kuota.

b) Sarea erabiltzeagatik, soilik telebista ikusi ahal izateko, urteko kuota 20 eurokoa da, sareari lotuta dagoen etxebizitza edo pisu bakoitzeko.

c) Telekomunikazioen zerbitzua zuntz sarearen bidez erabiltzeko, urteko kuota 100 eurokoa da, sareari lotuta dagoen etxebizitza edo pisu bakoitzeko. Arangurengo bizitegi-eremuan kokaturiko enpresendako, urteko kuota 100,00 eurokoa izanen da. Arangurengo ekonomia-jarduerako eremuetan (industrialdeak) kokaturiko enpresendako, urteko kuota 400,00 eurokoa izanen da. IP dedikatua erabiltzeagatik, urteko kuota 100 eurokoa izanen da.

d) Lekualdatzearen edo berriz lotzearen ondoriozko alta berezietan, erabiltzailea lehendik alta emana zuen Internet erabiltzeko gailuren baten jabea baldin bada, alta berriagatik 100 euro ordainduko ditu.

e) Tasa, altan berriz emateagatik. Erabiltzaile batek zerbitzuan baja ematea eskatu ondoren, etxebizitza berean berriz alta ematea eskatzen badu, hilabete bateko epean, 50 euro ordainduko ditu. Hilabete baten ondoren, alta berri bat bezala izapidetuko da.

Arangurengo Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak

–Urteko erabilera kuota (erroldatuak):

  • Haurren urteko kuota (4-13 urte): 87 euro.
  • Gazteen urteko kuota (14-17 urte): 129 euro.
  • Helduen urteko kuota (18 urtetik gora): 172 euro.
  • 65 urtetik gorakoen kuota (9. artikuluaren arabera): 129 euro.
  • Gimnasioko kuota, abonatuendako: 61 euro.

–Urteko erabilera kuota (erroldatu gabeak):

  • Haurren urteko kuota (4-13 urte): 173 euro.
  • Gazteen urteko kuota (14-17 urte): 260 euro.
  • Helduen urteko kuota (18 urtetik gora): 346 euro.
  • Gimnasioko kuota, abonatuendako: 324 euro.

–Inskripzio kuota (erroldatuak):

  • Haurren kuota (4-13 urte): 13 euro.
  • Gazteen kuota (14-17 urte): 39 euro.
  • Helduen kuota (18 urtetik gora): 78 euro.

–Neguko abonu berezia erroldatu gabeendako:

  • Haurren kuota (4-13 urte): 16 euro hilean.
  • Gazteen kuota (14-17 urte): 23 euro hilean.
  • Helduen kuota (18 urtetik gora): 31 euro hilean.

–Udarako kuota bereziak (ordenantza honen 8. artikuluaren arabera), 30 egunerako:

  • Udako abonuaren kuota, haurrendako (4-13 urte): 57 euro.
  • Udako abonuaren kuota, gazteendako (14-17 urte): 83 euro.
  • Udako abonuaren kuota, helduendako (18 urtetik gora): 111 euro.

–Eguneko sarrera, neguko denboraldian (abonatu gabeak):

  • Haurren sarrera (4-13 urte): 5 euro.
  • Gazteen sarrera (14-17 urte): 7 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik gora): 12 euro.

–Eguneko sarrera, udako denboraldian (abonatu gabeak), lanegunetan:

  • Haurren sarrera (4-13 urte): 6 euro.
  • Gazteen sarrera (14-17 urte): 8 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik gora): 12 euro.

–Eguneko sarrera, udako denboraldian (abonatu gabeak), jaiegunetan:

  • Haurren sarrera (4-13 urte): 7 euro.
  • Gazteen sarrera (14-17 urte): 9 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik gora): 13 euro.

–Abonatu gabeek instalazioak erabiltzea:

  • Pilotalekua (1 ordu): 6,50 euro.
  • Tenisa (1 ordu): 6,50 euro.
  • Squasha (1 ordu): 6,50 euro.
  • Squasha (1/2 ordu): 3,25 euro.
  • Padela (1 ordu): 6,50 euro.
  • Rokodromoa: 6,50 euro.
  • Sauna lehorra: 7,60 euro.

–Instalazioen alokairua (Kirol Zerbitzuak baimena eman ondoan):

Pilotalekua, elkarteendako eta 4 pertsona baino gehiagoko taldeendako, kideen %50a baino gehiago abonatuak ez direnean

29,70 euro

Kirol pistak (1 ordu), jokatzeko erreserbatu nahi duten kirol talde edo taldeendako

Erreserbarik egiten ez bada, pistak irekiak egonen dira nahi duten abonatu guztiek erabiltzeko

29,70 euro

Pabiloia (pista osoa) (1 ordu)

56,70 euro

Pabiloia (pista erdia) (1 ordu)

39,70 euro

Futbol zelaia (2.a, kiroldegiko sarreraren ondokoa), jokatzeko erreserbatu nahi duten kirol talde edo taldeendako

119,10 euro

(1 ordu, zelai osoa)

175,80 euro

(partida, zelai osoan)

59,70 euro

(ordu 1, zelai erdia)

Futbol zelaia (1.a, instalazioen goialdekoa)

119,10 euro (1 ordu)

175,80 euro partida bakoitzeko

Aretoak (jarduera, bilera)

29,70 euro (1 ordu)

–Bertze prezio batzuk:

Argia frontoi, tenis, padel, squash-erako (1 ordu), kanpoko pistan

2,95 euro

Argia squash-ean (1/2 ordu)

1,65 euro

Argia pabiloian (osoa, 1 ordu)

8,10 euro

Argia pabiloian (erdia, 1 ordu)

4,35 euro

Argia futbol zelaian (1 ordu)

11,35 euro

Argia futbol zelaian (erdia, 1 ordu)

7,05 euro

Sauna lehorra (abonatuak)

1,15 euro

Igerilekuko kale bat (1 ordu), gehienez ere 10 lagun

39,70 euro

Herritar txartela egitea (galdu edo hondatzeagatik)

6,50 euro

Kirolari txartela egitea

Izapidetzea: 4,50 euro

Fidantza: 6,50 euro

Ordubeteko 10 alokairutik edo 10 partidatik gora futbol zelaian, %30eko deskontua aplikatuko zaie ezarritako prezioei, argiaren tasari izan ezik

Urtebetetze ospakizunera gonbidatua, abonatua izan gabe

1,60 euro lagun bakoitzeko

10-15 lagun: 16,00 euro

15-20 lagun: 24,50 euro

20 lagunetik gora, 24,50 euro horiei gehituko zaie lagun bakoitzeko ezarritako prezioa

2025-2026 IKASTURTETIK AITZINEKO IKASTAROEN PREZIO PUBLIKOAK

Udalaren kirol programako kirol eskolak.

–Soinketa erritmikoa.–6 urtetik aitzina.

  • Taldeak, astean saio bat:
    • Kuota, erroldatuendako: 31,35 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 62,70 euro lauhilekoa.
  • Taldeak, astean bi saio:
    • Kuota, erroldatuendako: 63,20 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 126,40 euro lauhilekoa.
  • Lehiaketako taldeak.
    • Kuota, erroldatuendako: 78,30 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 156,60 euro lauhilekoa.

Karatea.–6 urtetik aitzina.

  • Kuota, erroldatuendako: 63,20 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 126,40 euro lauhilekoa.

Pilota.–7 urtetik aitzina.

  • Kuota, erroldatuendako: 63,20 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 126,40 euro lauhilekoa.

Haurren tenisa.–6 urtetik aitzina.

  • Taldeak, astean bi saio:
    • Kuota, erroldatuendako: 83,70 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 194,40 euro lauhilekoa.
  • Taldeak, astean saio bakarra (ortziralean edo larunbatean):
    • Kuota, erroldatuendako: 63,20 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 172,80 euro lauhilekoa.

Haurrendako jarduerak igerileku estalian (instalazioetako abonatuendako soilik).

–Haurtxoendako estimulazioa (18 eta 36 hilabete arteko haurtxoak).

  • Kuota: 33,50 euro lauhilekoa.

–Haurrendako igeriketa ikastaroak (3 urtetik aitzina):

  • Kuota: 37,80 euro lauhilekoa.

–Igeriketa eskola.

  • Kuota: 40,50 euro lauhilekoa.

Haurrendako jarduerak (lehorrean).

–Jumping-a.–6 urtetik aitzina.

  • Kuota, erroldatuendako: 31,35 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 62,70 euro lauhilekoa.

–Multikirola.–4-6 urte bitarte.

  • Taldea euskaraz eta taldea gaztelaniaz.
    • Kuota, erroldatuendako: 47,50 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 95,00 euro lauhilekoa.

–Irristaketa (gurpil-lerrokoa).–7 urtetik aitzina.

  • Kuota, erroldatuendako: 63,20 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 126,40 euro lauhilekoa.

–Eskalada kiroldegian (Aranguren Mendi Taldea).

  • 6 urtetik gorako haurrendako.
    • Aranguren Mendi Taldeak adierazitako kuota.

Gazte eta helduendako jarduerak igerileku estalian (15 urtetik aitzina, eta instalazioetako abonatuendako soilik).

–Igeriketa (hobekuntza).

  • Kuota: 77,80 euro lauhilekoa.

–Uretako fitness-a.

  • Kuota: 77,80 euro lauhilekoa.

Gazte eta helduendako jarduerak (15 urtetik aitzina) (lehorrean).

–Entrenamendu metabolikoa (total body workout).

  • Kuota, erroldatuendako: 94,00 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 124,20 euro lauhilekoa.

–GAPa (gluteoak, abdominalak eta zangoak).

  • Kuota, erroldatuendako: 94,00 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 124,20 euro lauhilekoa.

–Mantentzeko gimnastika.

  • Goizeko taldea (hiru egun astean):
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 105,85 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 182,55 euro lauhilekoa.
  • Arratsaldeko taldea (bi egun astean):
    • Kuota, erroldatuendako: 94,00 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 124,20 euro lauhilekoa.
  • Taldea Taxoaren.
    • Kuota, erroldatuendako: 94,00 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 124,20 euro lauhilekoa.

–Padela.

  • Kuota, erroldatuendako: 136,10 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 207,40 euro lauhilekoa.

–Hipopilatesa.

  • Kuota, erroldatuendako: 136,10 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 207,40 euro lauhilekoa.

–Pilatesa.

  • Kuota, erroldatuendako: 136,10 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 207,40 euro lauhilekoa.

–Fitness programa:

  • Goizetan soilik:
    • Kuota, erroldatuendako: 94,00 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 124,20 euro lauhilekoa.
  • Arratsaldetan soilik:
    • Kuota, erroldatuendako: 105,85 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 182,55 euro lauhilekoa.
  • Goizetan + arratsaldetan:
    • Kuota, erroldatuendako: 136,10 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 207,40 euro lauhilekoa.

–Tai-jia:

  • Kuota, erroldatuendako: 105,85 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 182,55 euro lauhilekoa.

–Tenisa:

  • Bi saio astean:
    • Kuota, erroldatuendako: 143,65 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 252,20 euro lauhilekoa.
  • Saio bat astean (ortziralean):
    • Kuota, erroldatuendako: 108,00 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 189,00 euro lauhilekoa.

–Yoga:

  • 2 saio astean:
    • Kuota, erroldatuendako: 124,20 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 219,25 euro lauhilekoa.
  • Saio bat astean:
    • Kuota, erroldatuendako: 62,10 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 109,65 euro lauhilekoa.

Adinekoendako jarduerak (hirugarren adina).

–Gimnastika leuna uretan.

  • Kuota: 77,80 euro lauhilekoa.

–Mantentzeko gimnastika.

  • Kuota, erroldatuendako: 33,50 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 82,10 euro lauhilekoa.

–Pilatesa.

  • Kuota, erroldatuendako: 136,10 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 207,40 euro lauhilekoa.

–Bizkar osasuntsua.

  • Kuota, erroldatuendako: 136,10 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 207,40 euro lauhilekoa.

–"Ejercitina" programa.

  • Kuota: 21,60 euro seihilekoan.

–Ibilketa nordikoko lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 45,00 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 76,50 euro.

Kirol Zerbitzuak antolaturiko edozein jarduera berrik ordenantza honetan ezarritako prezio berdintsua izanen du, asteko orduen eta taldearen ratioaren arabera.

Gazteria Arloa-Aranetxeak antolaturiko jardueretan izena emateko prezio publikoak

–Ikasturteko lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 55 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 75 euro.

–Aste Santuko lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 15 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 25 euro.

–Udako lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 30 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 50 euro.

–Euskara.

  • Kuota, erroldatuendako: 12 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 20 euro.

–Eguberrietako lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 15 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 25 euro.

–Landa kanpamentua.

  • Kuota, erroldatuendako: 75 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 120 euro.
  • Kuota, familia ugariendako: 60 euro.

–Abentura anitzeko kanpamentua.

  • Kuota, erroldatuendako: 75 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 120 euro.
  • Kuota, familia ugariendako: 60 euro.

Gazteria Alorrak antolaturiko jardueren prezio publikoak, hemen jaso ez badira, formula honen bidez kalkulatuko dira:

–Erroldatuak: jardueraren prezio osoa jarduerako plazen kopuruaz zatituta, horren emaitzaren %60.

–Erroldatu gabeak: jardueraren prezio osoa jarduerako plazen kopuruaz zatituta, horren emaitzaren %90 eta %100 artean.

Kultura Etxeko auditoriumean egiten diren kultura jardueretarako prezio publikoak

Lokalak erabiltzeko tasak.

Nori aplikatuko zaion:

–Egoitza soziala Arangurenen duten elkarte eta enpresak.

–Arangurengo Udalarekin hitzarmena duten elkarte eta taldeak, sarrera kobratzen dutenak.

–Egoitza soziala Arangurenetik kanpo duten elkarte eta enpresak.

TARIFA

EGUN ERDIA (5 ORDU BITARTE)

EGUN OSOA (10 ORDU BITARTE)

Laneguna

Larunbat, igande eta jaiegunak

Laneguna

Larunbat, igande eta jaiegunak

Antzokiko agertokia

(entseguak publikorik gabe)

150 euro

200 euro

220 euro

275 euro

Auditorium osoa besaulki-patioa eta kamerinoekin

250 euro

310 euro

400 euro

500 euro

Tokia alokatzeko prezioan sartzen da pertsona bat, arduratuko dena arreta emateaz (ateak irekitzea eta jendeari sartzen laguntzea).

Ekipamendu teknikoa behar izanez gero teknikari bat kontratatu beharko da, zerbitzua esleiturik duen enpresarekin zuzenean. Ezin izanen dira inolaz ere erabili soinu eta argiztapen ekipo eta makinak teknikari horietako bat, gutxienez, ez badago.

2,5 ORDUKO MULTZOAREN PREZIOA LANEGUNEAN

Areto txikia (gehieneko edukiera 16 pertsona da)

20 euro

Kanpoko aretoa (gehieneko edukiera 41 pertsona da)

40 euro

Prezio publikoak, ikuskizunetara eta bertzelako jardueretara joateagatik

Prezio publikoak, gazteen eta helduen sarrerak.

A TARIFA

Zine eta dokumentalen proiekzioak

3,50 euro

B TARIFA

Gazte eta helduendako ikuskizun amateurrak

4,00 euro

C TARIFA

4.000 eurotik beherako osoko kostua duten gazte eta helduendako ikuskizun profesionalak

7,00 euro

D TARIFA

4.000 eurotik gorako osoko kostua duten helduendako ikuskizun profesionalak

9,00 euro

Haur eta familiendako sarreren prezio publikoak.

E TARIFA

3.000 eurotik beherako osoko kostua duten haurrendako ikuskizunak

4,00 euro

F TARIFA

3.000 eurotik gorako osoko kostua duten haurrendako ikuskizunak, egiten direnak udal kiroldegian edo Kultur Etxetik bertzelako esparruan

6,00 euro

Familia ugariaren txartela edo guraso bakarreko familiaren txartela dutenek euro bateko deskontua izanen dute, sarrerako, familia ikuskizunetan. Familia-unitatearen kide kopuruak markatuko du zenbat sarrera hartzen ahal diren gehienez. Deskontu hau soilik txarteldegian eginen da, familia ugaria/gurasobakarra dela frogatuta.

2025-2026 ikasturtetik aitzina aplikatzekoak diren prezio publikoak

–Pintura ikastaroa (120 ordu).

  • Kuota, erroldatuendako: 250 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 500 euro.

–Zaharberritze ikastaroa (105 ordu).

  • Kuota, erroldatuendako: 200 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 400 euro.

Zaharberritze eta pintura ikastaroen prezio publikoetan hobaria ezartzen da 65 urte baino gehiago dutenendako, baldin eta beraien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarria ez baldin bada lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa, familia unitateko kide bakoitzeko. PFEZaren aitorpena aurkeztuta frogatuko beharko da.

–Arangurengo antzerki lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 25 euro.

–Bertze ikastaro batzuk.

Kasuan kasu baloratuko da jardueraren antolaketa kostuaren arabera. Prezioek ez dute, inola ere, jardueraren kostua baino gehiago eginen.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolaturiko jarduerengatiko prezio publikoak

–Aranguren Ibarra Zoriontsu lantegiak:

  • 1 ordutik 7 ordura: 2 eta 5 euro artean.
  • 8 ordutik 19 ordura: 6 eta 19 euro artean.
  • 20 ordutik 50 ordura: 20 eta 49 euro artean.
  • 50 ordu baino gehiago: 50 eta 100 euro artean.

–Goizeko Ludotxikia.

  • Kuota: 10 euro.

Arangurengo Udalak onetsitako ordenantza fiskalak bete beharko dira haren udal-mugarteko lurralde guztian, eta mugarik gabeko iraupena izanen dute, epe bat ezarri ezean.

Iragarkiaren kodea: L2418800