1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
410/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez titularrei dei egiten zaie "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren martxoaren 29ko 19/2023 Foru Aginduaren bidez behin-behinean onetsi zen "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko trazadura-proiektua eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 5eko 95/2023 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi ziren "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko trazadura-proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Nafarroako Gobernuak, 2024ko otsailaren 7ko Erabakiaren bidez, presakotzat jo du "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.
Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30.h) artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Arakilgo udaletxean ager daitezen 2024ko ekainaren 10ean eta 11n, okupatu aurreko aktak egiteko, bai eta, egokia bada, okupatzekoak ere.
2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Arakilgo Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Arakilgo Udalari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.
Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.
Iragarkiaren kodea: F2406388