1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
92C/2024 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako Gizarte Ekintza eta Esku-hartzearen sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Nafarroako Gizarte Ekintza eta Esku-hartzearen sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31101815012021), erregistro honetan 2024ko apirilaren 19an sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko apirilaren 11n sinatu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 7an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
NAFARROAKO GIZARTE ESKU-HARTZEAREN SEKTOREKO I. HITZARMENAREN BATZORDE PARITARIOA
ACTA DE REUNIÓN /BILERA-AKTA
N.º de Acta: Akta-zk.: | Fecha: Data: | Lugar: Lekua: | Hora de inicio: Hasiera ordua: | Hora de finalización: Amaiera ordua: |
32 | 2024-04-11 | Lan Auzitegia | 12:00 | - |
Acta / Akta: | Akta jaso duen pertsona: ALVARO GARCIA MERINO |
Asistentes (nombre completo y organización): Parte-hartzaileak (Izen-abizenak eta erakundea): | ANEIS: Ioseba Guillermo, Javier Estaban, eta Álvaro García, Patxi San Martin. LAB: Aitor Baztarrika. CCOO: Rubén Ramallo Torán. UGT: Mikel Anaya Huarte. |
Orden del día: Gai-zerrenda: | 1. SOLDATEN BERRIKUSPENERAKO BEHIN-BEHINEKO AKORDIOA, BITARTEKARITZA ETA ADISKIDETZE BILKURAN LORTUTAKOA (Nafarroako Lan Auzitegiaren C 0851/2024 espedientea) |
TEMAS TRATADOS / CONCLUSIONES: LANDUTAKO GAIAK / ONDORIAK: |
1. 2024ko martxoaren 8an, batzorde paritarioaren bilera 2024ko SOLDATA TAULAK ONARTZEKO AKORDIORIK GABE bukatu zen. 2. ANEISek Nafarroako Lan Auzitegian aurkeztu zuen bitartekaritza eta adiskidetze eskaera, eta horri buruzko C 0851/2024 espedientea ireki zen; aldeei 2024ko martxoaren 19rako jarri zitzaien hitzordua, baina aldeek adostuta 2024ko martxoaren 25era atzeratu zen eta, berriz atzeratu ondoren, 2024ko apirilaren 11rako ezarri zen. 3. Aldeek honako AKORDIO hau lortu dute: AHO BATEZ erabaki da 2024ko soldata taulak behin-behinean eguneratzea ondoren azaltzen den moduan, eta lan-agintaritzara bidaltzea, erregistratu eta dagokion aldizkari ofizialean argitara ditzan. 2024ko soldata taulen behin-behineko eguneratzeak ez du galaraziko aurrerago horiek aldatzea, batzorde paritarioak berak adostuta edo lan arloko jurisdikzioko organoek emandako ebazpen irmoaren ondorioz 2024ko soldata taula behin betiko ezartzen bada. Alde guztiek beretzat gordetzen dute Lan-arloko Auzitegian gai honi buruzko edozein arazo erreklamatzeko eskubidea. GIZARTE ESKU-HARTZEAREN SEKTOREKO HITZARMENAREN SOLDATA TAULAK (BEHIN-BEHINEKOAK, 2024) | | 2024 Behin-behinekoa | Oinarrizko soldata (soldata gordina urtean) (12 paga + aparteko 2 paga) | 1. MULTZOA | 28.455,61 | 2. MULTZOA | 26.722,30 | 3. MULTZOA | 24.157,63 | 4. MULTZOA | 22.072,51 | Antzinatasuna (x hilabetea) (2010-01-01etik aurrerako sortzapena) | 44,00 | Gaueko lanaren plusa (urteko gordina) (12 paga + aparteko 2 paga) | 2.100,81 | Txanda-plusa (urteko gordina) (12 paga + aparteko 2 paga) | 2.100,81 | Larunbat, igande eta/edo jaiegunetako plusa (x benetako ordua) | 3,50 | Jaiegun bereziengatiko plusa (x benetako ordua) | 5,72 | ERANTZUKIZUNEKO ETA LANPOSTUKO OSAGARRI FUNTZIONALAK | Arloko Zuzendaritzaren osagarria (urteko gordina) (12 paga + aparteko 2 paga) | 12.838,28 | Zerbitzuko Zuzendaritzaren osagarria (urteko gordina) (12 paga + aparteko 2 paga) | 11.471,27 | 1. koordinazio-osagarria (urteko gordina) (12 paga + aparteko 2 paga) | 7.481,26 | 2. koordinazio-osagarria (urteko gordina) (12 paga + aparteko 2 paga) | 5.252,02 | Arduradunaren osagarria (urteko gordina) (12 paga + aparteko 2 paga) | 3.501,35 | Psikologo-terapeutaren osagarria (urteko gordina) (12 paga + aparteko 2 paga) | 1.787,64 |
AHO BATEZ onartu da NEREA ARTAZCOZ DOMINGUEZ andreari baimena ematea akordio hau dagokion lan-agintaritzan erregistra dezan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila eska dezan. |
Iragarkiaren kodea: F2407396