2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna jartzea, brikolajeko eta eraikuntzako materialen dendan
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Sustatzailea: Euro Depot España SA.
Jarduera: taberna jartzea, brikolajeko eta eraikuntzako materialen dendan.
Tokia: Las Cañas merkataritza-gunea, 263. partzela, 23. poligonoa.
Vianan, 2024ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2406935