99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Mekanika lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete daitezen 16ko 17/2020 Foru Legea (horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi baitzen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 11/2024/AACC.

Sustatzailea: Khoudi, Hocine.

Jarduera: mekanika lantegiaren jarduera ezartzea.

Tokia: Udal industrialdea, A kalea 2b, "Gallina Blanca" aldean (6. poligonoa, 677. lurzatia, 1. azpieremua, 1. unitatea).

Tuteran, 2024ko apirilaren 30ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2406967