99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2024ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa batzuk egitea 15. ordenantzan (Kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala). Aldaketa horiek argitaratu ondoren sartuko dira indarrean, eta ondorioak izango ditu osoko bilkuran hasierako onespena ematen den egunetik aurrera.

Aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2024ko apirilaren 30ean.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2406961