2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa. Jakietarako poto eta lata hutsak biltegiratzea eta banatzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak).
Espediente zenbakia: 382/2024.
Sustatzailea: CANS LOGISTICS SLU.
Jaduera: jakietarako poto eta lata hutsak biltegiratzea eta banatzea.
Tokia: El Escopar industrialdea (1. poligonoko 5085., 5086. eta 297. lurzatiak).
Azkoienen, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2406894