99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Araua, 2024ko udako eta Eguberrietako ludotekaren prezio publikoak erregulatzen dituena. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko udako eta Eguberrietako ludotekaren prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

Onetsitako araua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak eta iradokizunak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, araua behin betiko onetsita geldituko da eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2406688