2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Txandakako biltegiak alokairuan
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategia, Hirigintza, Etxebizitza eta Agenda 2030eko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko apirilaren 22an:
REV 22-ENE-24 (37/EV).
«Ikusirik LIO/2024/55 espedientea, Carlos Aguirre Diezek sustatua, Carlos Irigoyen Ubiria ordezkatuz, zeinaren bidez eskatzen baitira jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, lokal bat egokitzeko txandakako biltegiak alokairuan eskaintzeko, Agoitz kaleko 6an, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,
EBATZI DUT:
Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. 2024ko martxoan eta 2024ko apirilaren 4an aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesana sortzen den puntuetan.
Komunak zerbitzu higieniko irisgarrietarako ezarritako baldintzak bete behar ditu (CTE SUA-9an jasota daude).
Ebakuazio-ibilbideetako ateek CTE SI 3.6 agirian ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa bete behar da. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, justifikatutako moldurak edo estaldurak izan ezik (errotuluak barne). Dena den, horiek ezinen dira irten 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.
Aire biziatuaren irteera jartzean, ezin izanen da inolako ingurumen-aldaketa nabarmenik egin, ez eremu bizigarrietan, ez pasaguneetan, lurzorutik 2,50 m-tik gorako altueran. Zarata eta bibrazioa behar bezala isolatzeko behar diren isilgailuak eta babes akustikoko neurriak jarriko dira.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.
Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 6 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.
Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2406879