99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Prefabrikatutako moduluen ekoizpena

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategiko, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko apirilaren 22an:

REV 22-ABR-24 (39/EV).

«Impar Roncal Basterra SLPk LIO/2023/3148 espedientea sustatu du TRESD MODULAR SLren ordezkari gisa. Espedientearen bidez, jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra lizentzia eskatzen dira prefabrikatutako moduluak ekoizteko Agustindarren industrialdeko F kalean, 2-190 zenbakian. Espediente hori eta udal txosten teknikoak ikusita,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Jarduera eginen da urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinean zehazten diren mugen barnean, horrela ezarrita baitago 17/2020 Foru Legearen I. eranskineko 13.8 epigrafeko jarduerei dagokienez. Izan ere, errege dekretu horrek airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen ditu, atmosferara isurketak egiteko administrazio-baimena behar duten jardueretarako.

Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilera-segurtasuneko neurriak. Neurri haiek jasota daude Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko teknikariek 2023ko urrian sinatutako jarduera-proiektuan.

Bulegoek eta aldagelek aireztapen mekanikoa izanen dute, bat etortzeko Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak (EITE) ezarritako energia-efizientziako eta segurtasuneko eskakizunekin. Izan ere, hala bete behar dute berokuntzako, klimatizazioko eta etxeko ur beroko aparatuek.

Tximinietako hodiek metro batetik gorako altuera izanen dute, tximiniatik 10 metroko erradioan kokatutako eraikin guztien gainetik. Bat etorriz 6/2002 Foru Dekretuarekin (foru dekretu horrek ezartzen ditu atmosferara kutsatzaileak botatzeko gai diren jardueren baldintzak).

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 2 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia eskura dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2406876