2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa, Udalaren zentro zibikoko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzeko gelak erabiltzeko erregelamenduan. Behin behineko onespena
Orkoiengo Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Orkoiengo Udal zentro zibikoko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzeko gelak erabiltzeko erregelamenduan. Aldaketak xedapen gehigarri bat sartzea du helburu, lehen instalazio horietan egiten ziren jarduerak kobratu ahal izateko; izan ere, beste lokal batzuetara aldatu behar izan dira, liburutegiko ekipamendua dela.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2406802