99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Xehetasun-azterketa, 11. poligonoko 324. lurzatian. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2024ko apirilaren 24an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, helburu duena egun indarrean dauden hirigintza-determinazioak aldatzea Arradako 11. poligonoko 324. lurzatian (Nafarroa etorbidea 43). Azterketa Sara María Rodríguez Sáezek sustatu du, Pilar Garde Lafuente arkitektoak idatzitako agiriarekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2107 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.

Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406895