2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Aldaketa, 2024rako ordenantza fiskal, zerga-tasa, tarifa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena
Monteagudoko Udalak, 2024ko apirilaren 29an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zituen ordenantza fiskal, tasa, prezio publiko eta zerga-tasen aldaketak 2024. urterako, hasierako onespenaren aurka jarritako alegazioak ebatzi eta gero. Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean.
Ordenantza fiskal, tarifa, prezio publiko eta zerga-tasetan onetsittako aldaketak indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
Monteagudon, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.
2024RAKO ALDAKETAK ORDENANTZA, TASA ETA ZERGA-TASETAN
1.–Aldatzea Monteagudoko ehiza-barruti publikoan ehizatzeko baimenaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzaren 4. artikuluko lehen paragrafoa. Honela geratzen da:
–Denboraldiko kuota finkoa: 119,40 euro.
–Denboraldiko kuota, 60 urtetik gorako erretiratuentzat: 35,00 euro.
–Bazkide berriaren alta: 90,10 euro.
–Ordenantzaren 5. artikulua ezabatzea.
2.–Aldatzea Monteagudoko udal gaztegunearen instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzaren 7. artikulua. Honela geratzen da:
–Tarifa:
a) Banakako abonua urte naturalerako: 25 euro.
b) Urte naturaleko abonua familiako gainerako bazkideentzat: 20 euro, bazkide bakoitza.
c) Bazkide ez denaren eguneko sarrera: 1,00 euro.
3.–Aldatzea Udalaren kirol-instalazioen prezio publikoa arautzen duen ordenantza:
–6. artikuluan, tarifa hau sartzen da:
- –60 urtetik gorako erretiratuak.
- Banakakoa, 25,00 euro.
- Bikote ezkonduentzat, 45 euro (biek egon behar dute erretiratuta).
–7. artikulua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:
Izatezko bikoteek osaturiko familiak bikote ezkonduekin parekatuko dira, egoera hori frogatuz gero edozein erregistro publikotan inskribatuta egotea ziurtatzen duen agiriarekin. Familia gurasobakarrak ere bikote ezkonduekin parekatuko dira (seme-alabak eduki ala ez). Hala, seme edo alaba bat daukan familia gurasobakarra seme-alabarik gabeko bikote ezkonduen parekoa izanen da, eta, horrela, hurrenez hurren. Inguruabar hori agiri bidez frogatu beharko da.
Ezabatzen da 8. artikuluko lehenbiziko zatia, eta hauxe da testu berria: Ordaintzetik salbuetsita daude %33ko edo hortik gorako desgaitasuna frogatzen dutenak, haien adina edozein dela ere.
2019ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an, ordenantza honen aldaketa bat argitaratu zen, eta haren bidez ezarri zen 65 urtetik gorakoek eta minusbaliatuek doako sarrera izanen zutela. Aldaketa hori, bada, indarrik gabe uzten da.
4.–Jarraian ageri diren tarifak ezabatzea, Udalak azken bost ekitaldietan ez du-eta diru-sarrerarik izan kontzeptu hauengatik:
–Legarra (euro/m³): 1,02 euro.
–Harea-palakada (prezioa palakada bakoitzeko): 0,03 euro.
–Teila zaharra (prezioa unitate bakoitzeko): 0,46 euro.
–Hormigoi-makina erabiltzea (prezioa eguneko): 5,05 euro.
5.–Jarraian ageri diren prezioak igotzea, indarrean dauden prezioak KPIaren arabera egokitzeko:
–Zakurrak edukitzearen gaineko zerga: 6,50 euro.
–Pasabiderako lizentzia: 25,00 euro.
–Lurren okupazioa (m²): 0,50 euro.
–Lurra zakurtegiekin okupatzea (urtean): 25,00 euro.
–Saltoki ibiltariak (prezioa saltoki bakoitzeko): 10,00 euro.
–Materialak uztea bide publikoan (m²/eguna): 1,50 euro.
Iragarkiaren kodea: L2406950