2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2024ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako ohiko bilkuran, honako aurrekontu-aldaketa hauen espedientea hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen aho batez:
–2/2024 aldaketa 2024rako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean. Haren helburua da hornidura- eta saneamendu-sareak hobetzeko obrak eta Ximenez Palacios kalearen ingurunea berrurbanizatzekoak ordaintzea. Zenbatekoa 344.000,00 eurokoa da, eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinean aparteko kreditu bat gaituta finantzatuko da.
–3/2024 aldaketa 2024rako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean. Haren helburua da udaletxeko balkoia handitzeko obrak ordaintzea. Zenbatekoa 30.000,00 eurokoa da, eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinean aparteko kreditu bat gaituta finantzatuko da.
–4/2024 aldaketa 2024rako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean. Haren helburua da sortu diren lau lurzati berri gaitzeko obren azken likidazioa ordaintzea (lurzati horiek Mendabiako industrialdea handitzeko 0 faseari dagozkio). Zenbatekoa 76.294,30 eurokoa da, eta gastu orokorretarako 2023ko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatutako kreditu-gerakina txertatuta ordainduko da.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2024ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Mendabian, 2024ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2406878