2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa, hiri-bilbea hobetzeko eta lerrokadurak bateratzeko 3. poligonoko 248. lurzatian. Behin betiko onespena
Lodosako Udalak, 2024ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, erabaki bat hartu zuen, eta erabakiak honela dio, neurri batean, bere xedapen zatian:
Lehenengoa.–Behin betiko onestea arau subsidiarioen aldaketa xehatua, hiri-bilbea hobetzeko eta lerrokadurak bateratzeko 3. poligonoko 248. lurzatian (Foruen kalea, Ebro etorbidea 16). Sustatzailea Construcciones Gorricho SL da.
Bigarrena.–Arau subsidiarioak aldatzeko tresnarako esteka Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea (eranskinean dago).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Administrazio publikoek, administrazio-bideari amaiera ematen dion administrazio-egintza honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hargatik eragotzi gabe aurretiazko errekerimendua, zeina azaltzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.
Agiria Foru Komunitateko administraziora igorri da Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezaten (NHIS).
Lodosan, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407299