99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa, 1. poligonoko 1896. lurzatian. Behin betiko onespena

Lodosako Udalak, 2024ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, erabaki bat hartu zuen, eta erabakiak honela dio, neurri batean, bere xedapen zatian:

Lehena.–Behin betiko onestea aldaketa puntual bat egitea Lodosako udal-planeamenduko araudi subsidiarioetan, 1. poligonoko 1896. lurzatiari dagokionez, bat etorriz izen bereko agiri teknikoko edukiarekin eta zehaztapenekin. Agiri hori Udalak kontratatutako Luis Turiel Díaz arkitektoak idatzi du.

Bigarrena.–Arau subsidiarioak aldatzeko tresna argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Administrazio publikoek, administrazio-bideari amaiera ematen dion administrazio-egintza honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hargatik eragotzi gabe aurretiazko errekerimendua, zeina azaltzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.

Agiria Foru Komunitateko administraziora igorri da Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezaten (NHIS).

Lodosan, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2407119