2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera. Hormigoizko aurrefabrikatuen fabrikazioa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –16ko 17/2020 Foru Legea, ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena–).
Espedientea: 3485/2021.
Jaduera sailkatuak: hormigoizko aurrefabrikatuen fabrikazioa.
Sustatzailea: Viguetas Navarras SL.
Tokia: Altzutzate kalea 30 (1. poligonoko 1125, 1140 eta 1307 lurzatiak) eta Bideberri kalea 50 (1. poligonoko 1332 lurzatia); Uharten.
Uharten, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2407232