99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 216. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2024ko apirilaren 29ko 2024-0549 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Uharteko 1. poligonoko 216. lurzatian, Zubiarte 16ko jabeen erkidegoak sustatua (1802/2021 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2407225