2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Garraldako Udalak, 2024ko apirilaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea Garraldako Udalaren 2024ko ekitaldirako zerga-tasen, tasen eta prezio publikoen zerrenda.
Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Garraldan, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Begoña Munárriz Guezala.
Iragarkiaren kodea: L2406599