2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Santos Justo y Pastor industrialdeko toki hauetan: 4. etxe-sailaren zati batean, 5. eta 9. etxe-sail osoetan eta haien artean dagoen bidearen gainazalean. Behin betiko onespena
Fustiñanako Udalak, 2024ko apirilaren 30eko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Congelados de Navarra SAUk sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia. Plan bereziak eragina dauka Santos Justo y Pastor industrialdean, zehazki 4. etxe-sailaren zati batean, 5. eta 9. etxe-sail osoetan, eta haien artean dagoen bidearen gainazalean.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Fustiñanan, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407295