2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Udal ordenantza, salaketen kanala arautzen duena. Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen Salaketen kanala arautzen duen udal ordenantza.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da Salaketen kanala arautzen duen udal ordenantza, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.
Funesen, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2406865