99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Udal ordenantza, kirol anitzeko pistaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Kirol anitzeko pistaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Funesen, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2406864