2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Xehetasun-azterketa, Tafalla kaleko etxebizitza multzoko etxebizitza kolektiboko eraikinetarako (1., 2., 4., 6., 7., 8., 9., eta 10. atariak). Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2024ko apirilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
IKUSIRIK:
1.–Sara Catalán Sesmak aurkeztutako idazkia (sarrera-erregistroko zenbakia: 1012/2023), zeinaren bidez eskatzen baitu izapidetu dadila Tafalla kaleko 1., 2., 4., 6., 7., 8., 9. eta 10. atariei eragiten dien xehetasun-azterketa.
2.–Gobernu Batzarrak 2023ko uztailaren 31n hartutako erabakia, aipatutako xehetasun-azterketari hasierako onespena ematen diona.
3.–Espedientea jendaurrean paraturik (2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 10ekoa), inork ez duela haren gaineko alegaziorik aurkeztu.
Kontuan hartu da esku-hartze orokorreko proiektuak (orain onesteko aurkezten den xehetasun-azterketak horretan du jatorria) aurreikusten duela espazio publikoa okupatzea egikaritze-aukeretako bat izan daitekeela.
Kontuan hartu dira arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, espedientean baitaude.
Kontuan hartu da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Kontuan hartu da Hirigintzako Batzordeak aldeko txostena eman zuela 2024ko martxoaren 26an.
Horiek horrela, eta bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Behin betiko onestea Sara Catalán Sesmak aurkeztutako xehetasun-azterketa, zeinak eragina baitu Tafalla kaleko 1., 2., 4., 6., 7., 8., 9. eta 10. atarietan.
Bigarrena.–Xehetasun-azterketa honen ondoriozko aldaketak aplikatzeko, esku-hartze orokorreko proiektua gauzatu beharko da espazio publikoa okupatzeko alternatiban.
Hirugarrena.–Kontuan hartuta daitekeena dela atarietako jabeen erkidegoek bide publikoaren zati bat erosi behar izatea lerrokadura berriak egiteko, erreferentziako prezio hau ezarri behar da esku-hartze orokorreko proiektuaren jardueretarako lurzoru publikoa baloratzeko:
–1., 2. eta 9. atariak (horietako bakoitzerako): 4,2 m² x 174,77 euro/m² = 734,03 euro.
–4., 6., 7., 8. eta 10. atariak (horietako bakoitzerako): 4,05 m² x 174,77 euro/m² = 707,81 euro.
Lurzorua eskuratu behar da esku-hartze orokorreko proiektuaren jarduerak jasotzen dituen egikaritze-proiektua onetsi aurretik.
Laugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.
Bosgarrena.–Espedientea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari bidaltzea, jakinaren gainean egon dadin eta Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskriba dezan.
Corellan, 2024ko apirilaren 12an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407298