99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Udal igerilekuetako taberna

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Caparrosoko Udala.

Jarduera: udal igerilekuetako taberna.

Tokia: Príncipe de Viana kalea z.g., 9. poligonoko 86. lurzatia, Caparroso (Nafarroa).

Legeko sailkapena: 3. eranskineko 15.1 taldea.

Caparroson, 2024ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2406872