99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Ordenantza, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2024ko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabanillasen, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2406971