99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, kirol eskoletarako prezio publikoak erregulatzen dituen 2. arauaren tarifen eranskinean. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, honako honetan: kirol eskoletarako prezio publikoak erregulatzen dituen 2. arauaren tarifen eranskinean.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2024ko apirilaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2406809