99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal ordenantza, Burlatako kirol eskolen funtzionamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burlatako kirol eskolen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2406808