2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentzia ematea. Garaje mankomunatua eta sestra azpiko trastelekuak
Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:
Lizentzia eman den eguna: 2024-03-21.
Sustatzailea: Plazaetxea Gestión Integral SL.
Jarduera: garaje mankomunatua eta sestra azpiko trastelekuak.
Tokia: Etxebakar sektoreko R11 lurzatia, Artikako 21. poligonoko 360. lurzatia.
Berriobeitin, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2406822