2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2024ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2023ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako tasa eta prezio publikoei buruzko ordenantzak. Honako hauek, zehazki:
–Agirien tramitazioaren gaineko ordenantza.
–Herri-lurren ordenantza.
–Udal kiroldegiaren ordenantza: padel pista alokatzea.
–Udal hilerriaren ordenantza.
Jendaurrean egonen dira ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2024ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berbintzanan, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2406863