2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1217. lurzatian. Jendaurrean jartzea
Aiegiko Udalak, 2024ko maiatzaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, helburu duena Aiegiko udal katastroko 1. poligonoko 1217. lurzatian dagoen eraikinaren barneko antolamendua definitzea. Zehazki, eraikineko gehieneko sestrak eta lerrokadurak definitu nahi dira, egun dagoen azalera eraikia –eta, hortaz, eremu eraikigarria ere– handitzeko. Azterketa Cristina Santamaría Barbarinek sustatu du.
Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean, jarraituz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.a) artikuluan ezarritakoari. Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.
Aiegin, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2407247