2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Arellanoko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arellanon, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Fernando Jesús Busto Méndez.
Iragarkiaren kodea: L2406927