2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Aldaketa Hiriberri Artzibarko 34. poligonoko 13. lurzatian. Araudia
Artzibarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, behin-behineko onespena eman zion Artzibarko Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketari. Aldaketa hori Hiriberri-Artzibarren eginen da, 34. poligonoko 13. lurzatian. Araceli Oroz Torrea da sustatzailea.
Behin betiko onespena argitara eman zen 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an, eta orain bidezkoa da aldaketaren araudia argitaratzea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. Legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.
Nagoren, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407098