99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gidariaren bi lanpostu, lan-kontratudunen araubidean eta aldizkako langile finko gisa. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Burutzaren 2024ko otsailaren 14ko 2024-0024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdia oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gidariaren bi lanpostu, D mailakoak, lan-kontratudunen araubidean eta aldizkako langile finko gisa, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean jarduteko (2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 14koa).

2024ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29an, argitaratu zen Burutzaren 2024-0043 Ebazpena, 2024ko apirilaren 23koa. Ebazpen horren bidez, aipatu deialdian onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta hamar egun balioduneko epea eman zen, onartu eta baztertutakoen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, baztertutako izangaiek erreklamazioak egin zitzaten eta, hala behar izanez gero, egindako akatsak zuzendu zitzaten.

Adierazitako epearen barruan behar bezala aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa (nortasun agiri nazionala eta Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria, hurrenez hurren) honako izangai hauek: Nuin Zabalza, Julio Joaquin eta Ullate Martínez José Javier.

Erreklamazioetarako epea iragan eta horiek ebatzita, Mairagako Mankomunitateko buruak, maiatzaren 6ko 2024/0047 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi du izangai onartu eta baztertuen zerrenda hau:

–Onartuak:

AZCONA PEREZ OIHAN

BALLAZ BARRIOS JON

CORDEU ELIA ENEKO

ESLAVA URÍO JOSÉ JAVIER

IBAÑEZ BRAÑA JOSÉ MARÍA

GOÑI HERNÁNEZ IGNACIO

IGARRETA MARTÍNEZ ÁNGEL MARIA

JIMÉNEZ IZQUIERDO DAVID

LLORENTE SUESCUN SANTIAGO

MOLINERO GARCÍA JOSE JAVIER

MUÑOZ SÁNCHEZ RAQUEL

NUIN MORENO DAVID

NUIN ZABALZA JULIO JOAQUÍN

OSES RODRÍGUEZ OSCAR

PÉREZ DE SAN ROMAN FERNÁNDEZ DE LARRINOA IÑIGO

RODRÍGUEZ URROZ ANDONI

RUIZ SARDIÑA JESÚS

SEVILLANO LACUNZA ALBERTO

ULLATE MARTÍNEZ JOSÉ JAVIER

ZUAZU OSÉS DANIEL

–Baztertuak:

TAPIZ MEDINA CÉSAR

C gidabaimena iraungita aurkezteagatik.

Halaber, aditzera ematen da oposizioaldiko lehenengo proba 2024ko maiatzaren 16an eginen dela, arratsaldeko lauretan, Tafallako Antso III.a Nagusia Institutuan, Makotxako bideko 3.ean.

Proba egiteko, izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat. Probara agertzen ez direnak edo nor diren adierazitako moduan frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Tafallan, 2024ko maiatzaren 6an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2407286