99. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena (Arrotxapea auzoa).

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko martxoaren 27an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01349.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200101349 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–Lote bakarra.

  • 1 ZENBAKIKO FINKA.
    • Erregistrokoa: Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 14.930 zenbakiko finka.
    • Azalpena: "Hiri finka: beheko solairuko lokala, Iruñeko Santa Engrazia kaleko zazpi zenbakian dagoen etxekoa. Hirurogeita hamar metro koadroko azalera du, eta honako hauek ditu mugakide, Santa Engrazia kaletik begiratuta, bertatik baitu sarrera: aurrealdean, kale hori bera; eskuinaldean, Santa Engrazia zeharbideko bat zenbakiko etxeko lokal batzuk; ezkerraldean, etxe bereko lokal batzuk; eta atzealdean, Santa Engrazia zeharbideko hiru zenbakiko etxeko lokal bat. Elementu komunetan duen kuota: ehuneko bederatzi osoko eta hirurogeita bat ehunen".
    • IDUFIR: 31010000248395.
    • Katastrokoa: Iruñeko 7. poligonoa, 818. azpilurzatia, 1. azpiarea, 2. hiri-unitatea; 65,90 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001989457ZS.
  • 2 ZENBAKIKO FINKA.
    • Erregistrokoa: Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 14.932. zenbakiko finka.
    • Azalpena: "Hiri finka: beheko solairuko lokala, Iruñeko Santa Engrazia zeharbideko bat zenbakiko etxekoa. Berrogeita zortzi metro koadroko azalera du, eta honako hauek ditu mugakide, Santa Engrazia zeharbidetik begiratuta, bertatik baitu sarrera: aurrealdean, zeharbide hori bera; eskuinaldean, Santa Engrazia zeharbideko hiru zenbakiko etxeko lokal bat; ezkerraldean, jatorrizko finkaren gainerako zatia; eta atzealdean, Santa Engrazia kaleko zazpi zenbakiko etxeko lokal bat. Elementu komunetan duen kuota: ehuneko hamar osoko eta laurogeita hamar ehunen".
    • IDUFIR: 31010000248418.
    • Katastrokoa: Iruñean. Honen zatia da: 7. poligonoa, 813. lurzatia, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 74,80 metro koadrokoa Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001989407OM.
  • 3 ZENBAKIKO FINKA.
    • Erregistrokoa: Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 15.069. zenbakiko finka.
    • Azalpena: "Hiri finka: beheko solairuko lokala, Iruñeko Santa Engrazia zeharbideko bat zenbakiko etxekoa. Hogeita hamabost metro koadroko azalera dauka. Honako hauek ditu mugakide, Santa Engrazia zeharbidetik begiratuta, bertatik baitu sarrera: aurrealdean, zeharbide hori bera; eskuinaldean, etxe bereko lokal bat; ezkerraldean, Santa Engrazia kaleko zazpi zenbakiko etxeko ataria, eskailera-kaxa eta lokal bat; eta atzealdean, Santa Engrazia kaleko zazpi zenbakiko etxeko lokal bat. Partaidetza kuota: ehuneko zazpi osoko eta laurogeita hamahiru ehunen".
    • IDUFIR: 31010000138399.
    • Katastrokoa: Iruñean. Honen zatia da: 7. poligonoa, 813. lurzatia, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 74,80 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001989407OM.
  • 4 ZENBAKIKO FINKA.
    • Erregistrokoa: Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 15.210. zenbakiko finka.
    • Azalpena: "Hiri finka: beheko solairuko lokala, Iruñeko Santa Engrazia kaleko zazpi zenbakiko etxekoa. Ehun eta laurogeita lau metro koadroko azalera du. Honako hauek ditu mugakide, Santa Engrazia kaletik begiratuta, bertatik baitu sarrera: aurrealdean, kale hori bera; eskuinaldean, etxera sartzeko ataria eta finkatik banandu eta Bar Manolo SLri saldutako lokal bat; ezkerraldean, etxera sartzeko ataria eta Santa Engrazia zeharbidera ematen duen etxe bat; eta atzealdean, Santa Engrazia zeharbidera ematen duen etxe bat. Eraikineko elementu komunetako partaidetza-kuota: ehuneko hogeita bost osoko eta hogeita bederatzi ehunen".
    • IDUFIR: 31010000250206.
    • Katastrokoa: 7. poligonoa, 818. lurztia, 1. azpiarea, 12. eta 13. hiri-unitateak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentziak: 310000000001989467TL eta 310000000001989468YB, hurrenez hurren.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko maiatzaren 8an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2407399