1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1562/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, zaintzaile lanpostuan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela ezartzen baita.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 148/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 963/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio-epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko azaroaren 16an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 288/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu eta kontratatzea erabaki zen.
María Teresa Restituto Muñoz andreak ez zuen izendatua izateko eskatutako dokumentazioa aurkeztu; Elvira María Díaz de Cerio García andreak, Ane Miren Eseverri Anguiano andreak eta María Inmaculada Rodríguez Ramírez andreak uko egin zioten aipatutako hautapen prozesuari; eta María Cruz Villabona Urrutia andreak ez zuen lanpostuaren jabetza hartu.
Era berean, hori egiteko ezarritako epearen barruan eskaturik, María Ascensión Ibáñez Argaña andreari, María Diana Filgueiras Gandara andreari, María Victoria Ezquerra Mendivil andreari eta Patrica Berzal Fernández andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu zuten egun beretik, administrazio honetan beste lanpostu batean ari direlako lanean. Horretan oinarrituta, 2024ko martxoaren 22an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta Verónica Olmos Liberal andrea, Ainhoa Sánchez Amóstegui andrea, Juana María Latasa Muyol andrea, Susana Osés Arteaga andrea, María Visitación Orta García andrea, María Lourdes Astiz Arano andrea, María Araceli Goicoechea Sáenz andrea, Victoria Eugenia Recalde Baigorri andrea eta Gemma Martínez Gracia andrea sartu ziren proposamen horretan, zerrendan jarraian agertzen ziren izangaiak zirelako.
Adierazi behar da María Lourdes Astiz Arano andreak eta Gemma Martínez Gracia andreak uko egin diotela aipatutako hautapen prozesuari.
Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da haiek izendatzea edo kontratatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zaintzaileen lanpostuetan aritzeko: Verónica Olmos Liberal andrea, Ainhoa Sánchez Amóstegui andrea eta Juana María Latasa Muyol andrea.
2. Izangai hauek lanaldi partzialeko lan araubideko kontratuarekin kontratatzea: Susana Osés Arteaga andrea, María Visitación Orta García andrea, María Araceli Goicoechea Sáenz andrea eta Victoria Eugenia Recalde Baigorri andrea.
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Lan araubideko lanaldi partzialeko kontratazio finkorako izangaiek 2024ko maiatzaren 15ean izenpetu beharko dute kontratua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
OLMOS LIBERAL, VERONICA | 0003196 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SAN JOSE ZENTROA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
SANCHEZ AMOSTEGUI, AINHOA | 0003206 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SAN JOSE ZENTROA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
LATASA MUYOL, JUANA MARIA | 0004642 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SAN JOSE ZENTROA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
OSES ARTEAGA, SUSANA | 0003223 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SAN JOSE ZENTROA | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
ORTA GARCIA, MARIA VISITACION | 0008030 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SAN JOSE ZENTROA | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
GOICOECHEA SAENZ, MARIA ARACELI | 0003240 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SAN JOSE ZENTROA | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
RECALDE BAIGORRI, VICTORIA EUGENIA | 0003239 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SAN JOSE ZENTROA | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2407155