98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan eta lan publikoaren eskaintzan. Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2024ko apirilaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko ekitaldiko plantilla organikoan eta lan publikoaren eskaintzan. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta/edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Erripan (Odieta), 2024ko apirilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2406596