98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZURUKUAINGO KONTZEJUA

Kontzejuaren artegia aprobetxatzeko eskaera

Zurukuaingo Kontzejuko Batzarrak, 2024ko apirilaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Kontzejuaren artegia 8 urteko eperako adjudikatzeko espedienteari. Horregatik, honako hau iragartzen da:

Hamabost eguneko epea irekitzen da herritarrentzako zuzeneko adjudikazioan interesa duten herritarrek aprobetxamenduaren eskaera aurkezteko, baldintzak betetzen badituzte.

Baldintza-agiria interesdunen eskura egonen da Idazkaritzan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Zurukuainen, 2024ko apirilaren 24an.–Kontzejuko burua, Edurne Larumbe Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2406582