98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Udal armarria aldatzea. Jendaurrean jartzea

Esako Udalak, 2024ko martxoaren 22an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Esako armarria aldatzeko prozedura hastea.

Bigarrena.–Hilabeteko jendaurreko epea ezartzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako ediktuen taulan jarrita.

Hirugarrena.–Udal erabakia Foru Komunitateko Administrazioari igortzea, Nafarroako Gobernuak onespena eman diezaion. Izan ere, onespena emandakotzat hartuko da hilabete baten barnean ebazpenik ematen ez bada.

Esan, 2024ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2406839