98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Eskuordetutako eskumena bereganatzea, langileak hautatzeko proben oinarriak eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onesteari dagokionez

20/2024 Dekretua, apirilaren 26koa.

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaion eskumena bereganatzea, langileak hautatzeko proben oinarriak eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onesteko.

Alkatetzaren ekainaren 23ko 5/2023 Dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaion eskumen hau: lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantilla organikoaren arabera, eta langileak hautatzeko proben oinarriak eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

Deialdi berriak eguneratzeko eta egiteko beharra antzeman denez, arindu egin behar da horien izapidetzea, eta, beraz, kide anitzeko organoari esleitu zaion eskumena bereganatzen da, kide bakarreko organo batek izapidetu dezan.

Aurrekoa betez, eskumena bereganatzen da, jarraikiz ezarrita dagoenari azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluan (arau horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Horrenbestez,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenengoa.–Eskuordetutako eskumena bereganatzea, langileak hautatzeko proben oinarriak eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onesteko.

Bigarrena.–Dekretu honetako bereganatzeak sinatzen den egunetik aitzina izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Bereganatze hau Tokiko Gobernu Batzarrera eta Udaleko osoko bilkurara igortzea, jakinaren gainean egon daitezen.

Bosgarrena.–Honako hau langileen unitateari helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2406881