98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1568/2024 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita apirilaren 17ko 1476/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ebazpen horren I. eranskinean akats bat atzeman da 32145 zenbakiko lanpostuaren betebeharrei dagokienez; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Apirilaren 17ko 1476/2024 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, zerbitzu orokorretako lanpostua betetzeko. Honela dioen tokian:

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN
ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

KARGAK
MANEIATZEA

ALONSO MONTON, EVA

Irekia

0032145

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

LEITZA-AMAZABAL BHI

FUNTZIONARIOA

LEITZA

EREMU EUSKALDUNA

X

X

Honako hau behar du:

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN

ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

KARGAK

MANEIATZEA

ALONSO MONTON, EVA

Irekia

0032145

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

LEITZA-AMAZABAL BHI

FUNTZIONARIOA

LEITZA

EREMU EUSKALDUNA

X

X

2. Ebazpen hau jakinaraztea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, bai eta interesdunei ere, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko apirilaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2407156