98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2024ko apirilaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Monteagudon, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2406936